Busturialdea-Urdaibai, goizeko behelainopetik agertzen da, eta bistan uzten du Euskal Autonomia Erkidegoko espazio naturalik garrantzitsuenetako bat: "Urdaibaiko Biosferaren Erreserba".
Itsasora dauden baso eta bailarak, olatuen zartakoak begiratzen dituzten arroila berebizikoak eta denbora pausatzen den hondartza narea. Fadura eta herriak leku miresgarri baten mende, non argia nahasten den uren berdearekin eta zeruko urdinarekin. Estuario miragarri honetan bere handitasuna eta magia erakusten duen espazioa.
Busturialdeako hondartzak, areatza handiak edo kala txiki bilduak, kantauri zapore handikoak, itsaso zakarren babesleku eta arroila bikainen zaindari, opari dira zentzumenentzat urteko sasoi guztietan. Uda partean opor giro bizian edo neguko bakardade narean.
Hondartza hauetan gozatu egin daiteke eguzkitan edo zonak eskaintzen dituen jardueretan, kanoan ibiltzen, windsurf edo surf egiten. Estuario txiki honetara etortzen dira surflariak munduko ezker olatu onenak erakarrita.
Hamabi hondartza Euskal Erkidegoko leku berezienetako batean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, guri ongietorria eginez eta egun ahanztezin batzuk pasatzeko gonbitea eginez.
Gida honetan eskaintzen dugu gure hondartzetan, Ekialdetik Mendebaldera, dauden zerbitzuen informazioa, gure gonbidatuen gustu eta beharrak asetuko dituen itxaropen osoz.

Deskribapena: Kala txiki multzoa.
Ezaugarriak: Harea urrekara eta haitza duten kala txikiak, Txatxarramendi uharte polita inguratzen dutenak, artadi txiki bat duena eta orain parke botaniko bihurtu dutena.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: kala txikia
Ezaugarriak: Nudistentzako duna kala eder-ederra, hare ilun eta haitzezkoa.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Kala txikia
Ezaugarriak: harea urrekara duen kala txikia, haitz ikusgarri batek babestua, inguru lasai batean.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Herriko hondartza
Ezaugarriak: Hondartza polita herriaren erdian Eako portu ikusgarrian.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Hondartza
Ezaugarriak: hare urrekara duen hondartza isila, estuarioaren barnean dagoena.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Duna hondartza
Ezaugarriak: Duna hondartza eder-ederra, are urrekara duena, Kantauriko olatuetara irekia.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Duna hondartza
Ezaugarriak: Duna hondartza eder-ederra, hare urrekara duena, bi alde bereiztuz, bat korronteena eta bestea Kantauriko olatuetara irekia.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Kala ertaina.
Ezaugarriak: Kala ertaina, harea urrekara duena, estuarioko korronteetatik oso babestua.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Kala haitzduna
Ezaugarria: Kala haitzdun lasaia

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: kala txikia.
Ezaugarriak: Kala haitzdun polita, harea beltz gutxirekin.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Hondartza
Ezaugarriak: Hondartza hare urrekaraduna, estuarioaren barruan dagoena eta Sardindere uharteak babesten duena.

FITXA TEKNIKOA
Deskribapena: Kala txikia.
Ezaugarriak: hare urrekara duen kala estua, estuarioaren barruan dagoena eta Txatxarramendi uharteak babesten duena.






















