Bermeoko udalak kantauriko antxoako arrain kontserben herriko produktoreak babesten dauz slow food produktuen " al gusto, saber y sabor 2011" nazioarteko azokan
PDF
Imprimir
Correo e.
Escrito por Urremendi Komunikazio Zerbitzua UKZ- Ayto. Bermeo
Jueves, 15 de Diciembre de 2011 12:32

Bermeoko Udalak "Al gusto, Saber y Sabor 2011" nazioarteko artisau eta gastronomia ekologikoaren azokan parte hartuko dau, asteburu honetan, abenduaren 16tik 19ra, BEC-en.  Helburua da Slow Food bezala kalifikatutako Kantauriko Antxoako Arrain Kontserben herriko produktoreak babestu eta herriko eta bere produktuen irudia sendotzea, Bermeo kalitatezko produktuekin identifikatuz.

Asteburu honetan, abenduak 16tik 19ra, Barakaldoko BEC-en "Al gusto, Saber y Sabor 2011" nazioarteko azoka ospatuko da, bertoko eta ohiko produktuen kultura gastronomikoa eta kalidadea sustatzen dauan azoka, Slow Food mugimenduaren eskutik. Bisitariek produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko aukera izango dabe kalitatezko merkatu berezi honetan eta baita dastatze, ospe handiko sukaldarien erakustaldiak eta umeei zuzendutako tailerretan parte hartu be, besteak beste.

 

Slow Food mugimenduan murgilduta aspaldidanik Bermeoko produktugile bi daude: Royo eta Toja. Hauen produktuak, Kantauriko antxoak, Slow Food-en kalifikazioa lortu dabe, hau da, produktu garbia, ona eta justua dela kontsideratzen da. Hauek bere tokia daukate azoka honetan baina oraingoan Udalaren konpromisoa era badaukate bide honetatik elkarrekin jarraitzeko. Horregatik, Bermeoko Udalak "Al gusto, Saber y Sabor" azokaren hirugarren edizioan parte hartzen dau helburu hirukoitzagaz. Alde batetik, Bermeoko produktugileak laguntzea. Bermeon Euskal Herriko kontserba industria garrantzitsuenetarikoa dogu. Urteetan zehar kontsumitzaileen eta jendartearen beharrizanetara egokitzen dakiela erakutsi dauena. Berrikuntza garrantzitsuak egin dituzte baina beti esentzia galdu gabe.

 

Bestetik, Bermeoko produktuen irudia sendotzea bilatzen dugu Bermeo kalitatezko produktuekin identifikatuz. 40 establezimenduk kalitatezko konpromisoa lortu dute eta egiten duten esfortzua jakinarazi beharrean aurkitzen gara. Horretarako dastatzeko produktuak eramango ditugu eta herriko sukaldarien eskutik plater paregabeak prestatuko dira bertoko produktuekin.

 

Eta azkenik, azoka honetan parte hartzeak Bermeo eta bere kultura gastronomikoa zabaltzeko bide bat dela uste dauelako Udalak, etorkizuneko bisitariak erakarriz.

 

Besteak beste, "Antxoa, geure itsasoetako bitxia" izeneko sukaldaritzako erakustaldiko tailerra eskeiniko da, hain baliotsua dan produktua dastatzera emanez, mundu guztian aspalditik oinarrizkoa izan den produktua. Gainera, kontserberoak, Bermeoko Udalaren arduradunak eta herriko sukaldariak bertan izango dira "Teatro al Gusto" delako tailerrean zapatu goizean, Bermeo herrirako hain garrantzitsua dan espezie honen esanahia eta bere ezaugarri bikainak ezagutzera emateko. (*)

 

 

 

 

 

(*) AL GUSTO 2011 AZOKAREN EKINTZAK, ABENDUAK 16TIK 19RA

“BERMEO, ERDU ETA GOZATU”

 

ABENDUAK 16, BARIKUA

Bermeoko Kontserben Dastaketa. (Royo, Zallo, Cusumano…)

13:00-15:00 Bermeoko Artza Jatetxeak prestatutako hegaluzea egozitaren dastaketa.

13:00-15:00 Bermeoko eztizko teilak eta Txakolizko likorearen trufen dastaketa, Jokin jatetxearen eskutik.

 

ABENDUAK 17, ZAPATUA

Bermeoko Kontserben Dastaketa. (Royo, Zallo, Cusumano…)

13:00-15:00 Bermeoko erara prestatutako Marmitakoaren dastakera, Bermeoko Artza Jatetxearen eskutik.

12:00 Erakustaldia: zelan prestatu gazitutako antxoak Royo-ren eskutik.

13:00 Tailerra: “Antxoa, Kantauriko bitxia”

15:00 1go zozketa Plazer Momentuak (lote 2)

18:00-20:00 Bermeoko odolostearen dastaketa Munduko Txapelduna dan Barturen Haragitegia eta Andeko Jatetxea eskutik.

 

ABENDUAK 18, DOMEKA

Bermeoko Kontserben Dastaketa. (Royo, Zallo, Cusumano…)

13:00-15:00 Bermeoko erara prestatutako Marmitakoaren dastakera, Bermeoko Artza Jatetxearen eskutik.

 

ABENDUAK 19, ASTELEHENA

Bermeoko Kontserben Dastaketa. (Royo, Zallo, Cusumano…)

13:00-15:00 Bermeoko erara prestatutako Marmitakoaren dastakera, Bermeoko Artza Jatetxearen eskutik.

13:00-15:00 Bermeoko eztizko teilak eta Txakolizko likorearen trufen dastaketa, Jokin jatetxearen eskutik

15:00 2. zozketa Plazer Momentuak (lote 2)

 

Zozketaren sariak:

 

-Bi pertsonentzako bazkaria edo afaria Canon Erretegian, bi gauetako alojamendua Arrizurieta Landa Etxean eta Arrantzaleen Museora bi sarrera.

 

-Bi pertsonentzako bazkaria edo afaria Bengoetxe jatetxean, bi gauetako alojamendua Lurdeian eta Arrantzaleen Museora bi sarrera.

 

-Bi pertsonentzako bazkaria edo afaria Kasinoan, bi gauetako alojamendua Mañuko Bentan eta Bermeoko Kafe Antzokiko kontzerturako bi sarrera.

 

-Bi pertsonentzako bazkaria edo afaria Andekon, bi gauetako alojamendua Atxurran eta Bermeoko Kafe Antzokiko kontzerturako bi sarrera.

 

(Kontsumitzeko 2012ko ekainak baino lehen)