Ibarrangeluko Udalak bere atsekabea adierazten dau Juan Telletxearen heriotzaren aurrean, Matxitxakoko batailaren bizirik zegoen azken gudaria eta bere herria defendatu eban bihotz oneko pertsona
PDF
Imprimir
Correo e.
Escrito por Urremendi Komunikazio Zerbitzua UKZ - Ayto. Ibarrangelua
Jueves, 22 de Diciembre de 2011 10:53

Ibarrangeluko Udalak asko sentitzen dau Juan Telletxea Abadia jaunaren heriotza, pasadan astelehenean zendu zen 94 urte ebazala. Telletxea Matxitxakoko Batailaren azken gudaria zen eta beragaz gatazka horren bizirik zegoen azken lekukoa galtzen da.

Ibarrangeluko Udalak Juan Telletxearen senideei bere doluminik bizienak luzatu deutse eta Matxitxakoko batailaren azken gudariaren galeraren aurrean bere atsekabea agertu dau.

Juan Telletxe Abadia, jaiotzez Akordako auzokoa, Bou Navarra-n borrokatu eban. Bere bizilekua Asturiaseko San Juan de la Arena herritxoan zegoen.

Matxitxakoko Batailaren urteurren guztietan (martxoak 5) Ibarrangeluko Udalak eta herriak bataila hartan parte hartutako arrantzaleei eskeintzen deutse omenaldia, euren ausardia eta adorea nabarmenduz. Bereziki omentzen zan Juan Telletxea Abadia, ibarrangelutarra, bere oroimenez bere jatorrizko auzoan, Akordan jarritako monolitoaren inguruan.