Zerbitzu Sozio-Sanitarioak
Zerbitzu sozio-sanitarioak Bermeon eta Gernika-Lumon kokatuta daude, nahiz eta zerbitzua eskualde osoari eman.
Herri guztiek daukate egunero mediku zerbitzua, eta herri batzuetan landako auzoek ere badute, baina egia da batzuetara iristeko arazoak daudela.
Hartu ordua zure familia medikuarekin edo pediatrarekin.
Gizarte zerbitzuetan, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskualdeko 20 herrietatik 15 hartzen ditu. Beste 5 herriek zerbitzu hauek nork bere Oinarrizko Gizarte Zerbitzu bidez ematen dituzte. Gabeziarik nagusiena, landako eskari zehatzei erantzuteko zailtasuna da.
2011 urtean aurreikusita dago ateak irekitzea Erresoluzio Altuko Zentro berriak, Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan eraikitzen ari direnak hain zuzen. Ospitale honek 40 areto inguru izango du, honela banatuta: errekonozimendua, tratamendua, errehabilitazioa eta zirujia nagusiko anbulatorioa.
Bermeo
Honako loturak erabil itzazu Bermeoko osasun zentroen berri jakiteko:
Gernika-Lumo
Erabil itzazu honako loturak Gernika-Lumoko osasun zentroak ezagutzeko:
Sartu Busturialdeko gainerako zerbitzu sozio-sanitarioetara.























