Energía
PDF fitxategia
Imprimitu
E-posta

Energía solar

Busturialdea-Urdaibai energia kudeaketa iraunkorrean sartzen ari da plan eta kanpainen bidez, eskualde gurea arlo honetan erreferente izateko. Baina ez ahaztu zure esku ere badagoela laguntzea: energia aurrezteko ahalegin txikienak ere balio du.

 

 

 


Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Energia-Ingurumeneko Plan Zuzendaria

Euskal Energia Erakundea (EVE) eta Urdaibaiko Erreserbaren Patronatua lankidetzan aritu dira eta "Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Energia-Ingurumeneko Plan Zuzendaria" prestatu dute, bertan jasotzen dira energia arloan hartutako konpromisoak 2003-2010 aldirako.

 

Gizarteari irekia den plana da, guztion artean hobe dezagun Urdaibaiko biztanleen bizitza-kalitatea, eta Biosferaren Erreserba gau bihur dadin ingurumen kalitate handiko zona, bisitatzen duten guztientzako energia arloan ondo aritzearen erakusgarria.

 

 

Urdaibaiko Biosferaren erreserbako Energia-Ingurumeneko Plan Zuzendarian dauden egintzak:

 

1. Energia plana zabaltzeko kanpaina eta gizarte sentsibilizaziorako kanpainak.

2. Azterketa Urdaibaiko udaletan eguzkitiko energiak dauzkan aukerak ezagutzeko.

3. Urdaibaiko udaletan argiteria publikoa hobetu eta neurtzea.

4. Kogenerazio sistemak jartzeko azterketa Bermeo eta Gernikako kiroldegietan.

5. Urdaibaiko linea elektrikoak eta hegazti-fauna hobetzea Urdaibain. Gaur egun aurreproiektu fasean daude Natura 2000 Sarean kokatuta dauden lineak.

 



Zurezko Pelletak

Zurezko pelleta, Biomasa edo erregai ekologikoa, zerrautsetatik ateratako produktuekin egindakoa eta CO2 neutroko erregaia dena.


Jakin gehiago zurezko pelletari buruz.

 

 

 

Ondoren esango ditugu energiarekin lotutako erakunde nagusien lotura eta harremanetarako datuak:

 

 

 

Erakundeak eta organismoak:


EEE - Eusko Jaurlaritzak 1982an Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eratu zuen eta energia politika jarri; energia efizientzian, energia iturrien dibertsifikazioan eta energia berriztagarrien sustapenean oinarritutakoa.

CIEMAT - CIEMATek erreferentzia puntu baten lidergoa eskuratu gura du Energia Berriztagarrien sailean.

 

 

Bizkaian lan egiten duten energia konpainia nagusienak:

Argindarra:

Endesa

Iberdrola

Gasa:

Bahía de Bizkaia Gas - Posta-kutxa 10, 48580 Abanto eta Zierbana - Tel.: 902 165 150

Gas naturala

Naturgas - Pío Baroja, 3, 48001 Bilbo - Tel.: 944 355 600

 

 

Matxura elektrikoetarako telefonoak:


FECSA: 902 536 536

ERZ: 902 511 551

GESA: 902 534 902

UNELCO: 902 519 519

Sevillana: 902 516 516

Hidrocantábrico: 902 860 800

Iberdrola: 901 202 020

Unión Fenosa: 901 380 220

 

 

Gas matxuretarako telefonoak:


Naturcorp Redes, SAU: 900 400 523

Bilbogas S.A.: 900 400 523

Gas de Euskadi, S.A.: 900 400 523