Muxikako Udalak egitarau zabala prestatu dau gabon jaietarako
PDF fitxategia
Imprimitu
E-posta
Urremendi Komunikazio Zerbitzua UKZ - Muxikako Udala-k idatzia
Asteartea, 2011ko Abenduaren 20(e)an 11:25

Muxikako Kultura Sailak Gabonetarako ekintzen egitarau zabala prestatu dau. Aurton, Muxikako umeek Olentzero eta Mari Domingiren bisita bi biderrez jasoko dabe, ohikoa danez Urretxindorra eskolan, abenduak 22an, eta baita Gabon-gauean, abenduak 24an, Kurtzeroko frontoian. Tailerrak umeentzat, kirolak nagusitxoentzat eta mahai jokoak, izango dira eskeiniko diren beste ekintzetako batzuk.

Abenduak 22an, Urretxindorra Udal Eskolan, goizeko 11:30etan "Baso sorgindua" iksukizuna eskeiniko da, Patata Tropikala taldearen eskutik. Geroago, 15:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dabe eskolako umeek, jaitsiera Kurtzeroko frontoiatik burutuko da. Urretxindorra eskolako umeek opariak jasoko dabez eta abestiak, dantzak eta abarrekoak eskeiniko deutsee bisitari magikoei. Arratsaldeko 16:30etan, Olabe nagusien egotetxera bisita egingo da. Geroago, 17:30etan Zubietaerrotan postal eta ipuin lehiaketako sari banaketa burutuko da, bertako parte-hartzaile guztientzat sariak egongo dira. 18:00etan dantzaldi erraldoia eskeiniko da Zubietaerrotan, "Ipar poloan bero dantzatuz gero " izenekoa, Jakin eta jolasen eskutik.

 

Abenduak 23an, 2 urtetik 11 urte bitarteko umeentzat "Urdaibai eskolak" eskeiniko dabezen jolas eta tailerrak izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Umeek primeran disfrutatuko dabe Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko tailerrean, edo abesti tailerrean, jolas tailerrean edo kandela tailerrean, guztia musikagaz alaituta. Hiru begirale egongo dira umeekin jolasteko.

 

Gabon-gauean, abenduak 24ean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita Kurtzeroko frontoian izango da 17:00etan. Opari eta karameloz beteta egingo dabe jaitsiera Zubietaerrotaraino. Bertan, herriko ume guztiak hartuko dabez, eta argazkiak ateratzeko hurreratzen diren umeak, Olentzero eta Mari Domingik ekarritako oparitxo bat jasoko dabe. Gainera, gaztainak erreak eta gozogintza ikastaroan ikasitakoak dastatu ahal izango dira.

Abenduaren 26tik 30era Zubietaerrotako Ludoteka zabalik egongo da 17:00etatik 19:00ra. Bertan, Urdaibai eskolakoek puzgarriak, tailerrak, jolasak...etabarrekoak eskeiniko dabez. (Talde bakoitzarentzako begirale bat egongo da). Eta Kurtzeroko frontoian, abenduaren 26tik 30era baita be, kirol ekintzak eta mahai jolasak prestatu dira 11 urtetik gorakoentzat. Besteak beste, esku pelota, frontenis, patinak, pin-pon

Gabon egitaraua zarratzeko PIN-era irteera antolatu da urtarrilaren 3rako. Irteera Etxekoko aparkalekutik egingo da goizeko 10:00etan eta itzulera arratsaldeko 18:00etan izango da. Interesatuek izena eman beharko dabe liburutegian (arratsaldetan) abenduaren 21etatik 30era. 5€ko fidantza ordaindu beharko da (dirua sarreragaz batera itzuliko da autobusean).