Eskualdea erakundeak
PDF fitxategia
Imprimitu
E-posta

Busturialdeko Ur Partzuergoak mapa

 

 

 

Atal honetan erakunde eta zerbitzuak daude, Busturialdea eskualdeko herritarrei informazioa emateko.

Eskualdeko bi erakunde nagusienetakoak hauek dira: Uren Partzuergoa eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea; ondoren esango dugu zertan diharduten.

 

Busturialdeko Ur Partzuergoa

Busturialdeko Ur Partzuergoak (BUP), izen bera duen eskualdeko 15 udalerrietako hornikuntza eta saneamendu eskumenak kudeatzen ditu

 

Hauek dira udalerriak:

Arteaga, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Ibarrangelu, Mendata, Murueta, Ajangiz, Muxika, Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi eta Arratzu.

 

Busturialdeko Ur Partzuergoa, indarreango estatutuen arabera, herri horietako ur hornikuntza eta saneamendua kudeatzeko eratu zen.

 


 

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

 

Helburuak:

• herritarrei informazioa emateko hedabideak sustatzea

• familiaren babes eta laguntza sustatzea,

• haur eta gazteen ongizatea sustatzea,

• hirugarren adinekoak beren inguruan iraun dezaten laguntzea,

• minusbaliatuen integrazioa sustatzea,

• alkoholiko eta drogazaleak berriz gizarteratzen laguntzea,

• delinkuenteak berriz gizarteratzeko laguntza,

• emakumeari laguntza, sexuagatiko bazterketa kenduz, eta

• marginazio eta lanbideratze ezina prebenitu eta kentzea.

 

 

Bi erakunde hauez gain, Gernika- Lumon, Gernika Gogoratuz aurkitzen dugu. Bakerako Ikerketa Zentro bat da, 1987an sortua Eusko Legebiltzarrak aho batez erabakita, Gernikaren Bonbardaketaren 50. urtehurrenean.

Bakea Eraikitzen egiten du lana honako sailetan: ikerketa, prestakuntza, esku-hartze komunitarioa eta dibulgazioa, lan-sareak indartu eta Gernika mundu mailan Bake eragile izan dadin.

 

Urdaibaiko Biosferaren Patronatoa

 

jakin ezazu patronatoari buruzko informazio gehiago