Laguntza eta subentzioak
PDF fitxategia
Imprimitu
E-posta

Busturialdeako mapa

Hemen, bakoitzaren neurriko beharrak eta sektore ezberdinen arabera, dirulaguntzak eta laguntzeen informazioa aurki daiteke.

 

Urremendi

Urremendik zure esku jartzen ditu Itsasertz eta landa garapenerako laguntzak. laguntza hauek Bizkaiko Foru Aldunditik datoz, Eusko jaurlaritzartik eta Europa Batasunetik.

 

MLKT Zerbitzu gida

Merkataritzarentzako Laguntza Teknikoko Kabinetea (MLTK) Gernika-Lumoko Merkatu Plazan dago eta Gernika-Lumoko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko zerbitzua da. Kabineteak Busturialdea eta Lea-Artibaiko eskualdeetan jarduten du. Izan ere, Gernika-Lumo MLTK-ren helburua eta eginkizunik nagusiena eskualde horietan dauden merkataritza enpresei hainbat alorretako (zerga, lan, merkataritza alorra, alor juridikoa...) aholkularitza teknikoa ematea da eta, oro har, enpresa txikien kudeaketan lehiakortasuna areagotzeko bideratuta dauden ekintza guztiak.

 

Bulego honetako zerbitzuak guztiz doan dira.

 

Harremanetarako datuak:

Merkatu Plaza, 1. solairua

48300 - Gernika-Lumo

Telefono: 946 257 940

 

Udalak


 

Euskadin Turismoa Sustatzeko


Eusko Jaurlaritzak erabaki du 2010eko apirilaren 11 arte luzatzea "Turismo Sustapena Euskadin" izeneko laguntza programa, "+Euskadi 09" ekimenaren baitan.

 

Programaren jatorrizko ezaugarriak berdinak dira, baina aurrekontua doituz 2009ko programaren gerakinari:

 

Laguntzak eskatzeko epea: EHAA aldizkarian laguntzaren luzapena argitaratu ostean hasiko da (2010-01-18) eta 2010eko apirilaren 11n bukatuko da, edo dagoen kreditua agortzea dakarren eskaera erregistratzen denean.

 

Eskatzaileak: alojamendu turistikoko enpresak, behar diren baimenekin, programa honi atxikita baldin badaude. Eskatu eta emateko prozedura 2009koa bera da, eta EHAAn argitaratutako laguntza programan adierazten da.

 

 


 

IRAGARKIA, «Euskadin Turismoa Sustatzeko» Programaren bigarren deialdia onartzeko dena.